In:
EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria, UPV/EHU Press, , No. 41 ( 2021-04-12), p. 341-371
Abstract:
Lan honen helburua da eguzki-kolektoreen egungo egoeraren informazioa ematea, eraikuntza-sektorean. Energia-trantsiziorako giltzarri bat da eguzki-energia termikoa, eta, horregatik, iturria ustiatzeko teknologiak eta horien funtzionamendu-tarteak ezagutu behar dira, kontuan hartuz, batez ere, Espainiako eguzki-energiaren egungo egoera eta eraikinen instalazio espezifikoak. Egun, ohiko eguzki-sistemak instalatzen badira ere, hain ohikoak ez diren beste konfigurazio batzuk ere badaude. Hori dela eta, azken urteen aurkikuntzak aintzat hartu behar dira eguzki-kolektoreen material, geometria eta fluido bero-eramaile berriak ezagutarazteko. Gainera, eguzki-sistemak elementu arkitektonikoetan integra daitezke, eta eguzki bidezko hozte-sistemen aplikazioak eta klimatizazio-sareak ere bultza daitezke. Ondorioz, eguzki-energiaren aplikazio termikoak aldakorrak eta moldagarriak direla frogatzen da, eraikuntzako edozein eskari termikorako.
Type of Medium:
Online Resource
ISSN:
2444-3255
,
0214-9001
Language:
Unknown
Publisher:
UPV/EHU Press
Publication Date:
2021
Permalink