GLORIA

GEOMAR Library Ocean Research Information Access

Your email was sent successfully. Check your inbox.

An error occurred while sending the email. Please try again.

Proceed reservation?

Export
  • 1
    Online Resource
    Online Resource
    UPV/EHU Press ; 2022
    In:  EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria , No. 43 ( 2022-02-22), p. 191-207
    In: EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria, UPV/EHU Press, , No. 43 ( 2022-02-22), p. 191-207
    Abstract: Haurren leuzemia linfoblastiko akutua (LLA) minbizi pediatrikorik ohikoena da eta heriotza kausa nagusia 20 urte baino gutxiagoko minbizidun gaixoen artean. Aurrerapen teknologikoei esker sailkapen zehaztasuna eta sendatze-tasa hobetu diren arren, oraindik ere asko dira birgaixotzen diren pazienteak. Hori dela eta, pazienteen estratifikazio eta tratamendu espezifikoagoen beharra azaleratu da. LLA minbizi oso heterogeneoa da eta azpitalde ezberdin ugari daude. Oraintsu, pazienteen estratifikazioa egiteko RNA ez-kodetzaileetan jarri da arreta, esaterako, RNA luze ez-kodetzaileetan (lncRNA). Molekula horiek proteinak kodetzen ez dituzten 200 nukleotido baino gehiagoko molekula erribonukleikoak dira, eta frogatu da funtzio erregulatzaile garrantzitsua dutela hainbat prozesu biologikotan, tartean, hematopoiesian.  Azken urteetan ugariak izan dira lncRNA-en adierazpen aldakorra LLA pediatrikoan aztertu dituzten ikerketak. Horietan, sekuentziazio edo array bidezko genoma osoko analisiak eta RT-qPCR bidezko lncRNA zehatzen adierazpena aztertuz, minbizi honen diagnosian, azpitalde ezberdinen sailkapenean, pronostikoan eta tratamenduan duten adierazpen patroi aldakorra ikertu dute. Hala, zenbait kasutan ondorioztatu da lncRNA-k erlazionatuta daudela leuzemia-zelulen proliferazio edo apoptosiarekin, birgaixotzeekin edo tratamenduekiko erresistentziarekin. Hori dela eta, dugun informazioa oraindik ere mugatua izan arren, lncRNA-ek mekanismo molekularretan dituzten funtzioak ezagutzea ezinbestekoa izango da, etorkizunean LLA gaixoen estratifikazio zehatza lortzeko eta tratamendu-itu berriak identifikatzeko.
    Type of Medium: Online Resource
    ISSN: 2444-3255 , 0214-9001
    Language: Unknown
    Publisher: UPV/EHU Press
    Publication Date: 2022
    Location Call Number Limitation Availability
    BibTip Others were also interested in ...
  • 2
    Online Resource
    Online Resource
    UPV/EHU Press ; 2018
    In:  EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria , No. 34 ( 2018-11-25), p. 59-82
    In: EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria, UPV/EHU Press, , No. 34 ( 2018-11-25), p. 59-82
    Abstract: Osteosarkoma (OS) edo sarkoma osteogenikoa gazteen artean gertatzen den hezur-minbizirik ohikoena da. Adin hain goiztiarretan sortzeak adierazten du haren jatorrian genetikak paper garrantzitsua duela. Izan ere, hainbat ikerketa-lanen arabera, sarkortasun txikiko aldaera genetikoak (SNPak, esaterako) OSaren kausa izan ohi dira. Jakina da beste minbizi mota batzuetan aldaera genetikoek gaixotasun horrekiko suszeptibilitatean eragina izaten dutela. miRNAk dira minbizien jatorri eta bilakaeran gehien aztertu diren RNA ez-kodetzaileak (ncRNA). Hori dela eta, bai gune kodetzaileetan bai ez-kodetzaileetan (miRNAk eta hauek prozesatzen dituzten geneak) zen aldakortasun genetikoa aztertu genuen. Lan honetan, OSarekiko suszeptibilitatean eragina duten aldaera genetikoen bilaketa egin genuen. Gure emaitzek CTLA4 genea eta 14q32 guneko miRNA taldeak OSarekiko suszeptibilitatearen hotspot-ak izan daitezkeela erakusten dute.
    Type of Medium: Online Resource
    ISSN: 2444-3255 , 0214-9001
    Language: Unknown
    Publisher: UPV/EHU Press
    Publication Date: 2018
    Location Call Number Limitation Availability
    BibTip Others were also interested in ...
  • 3
    Online Resource
    Online Resource
    UPV/EHU Press ; 2021
    In:  EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria , No. 40 ( 2021-01-04), p. 51-76
    In: EKAIA Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologia Aldizkaria, UPV/EHU Press, , No. 40 ( 2021-01-04), p. 51-76
    Abstract: Meduloblastoma klinika eta oinarri molekular heterogeneoa duen minbizia da. Azken urteotan, genoma osoko eta sekuentziazio masiboko teknika molekularren garapenaren ondorioz, meduloblastoma pediatrikoan parte hartzen duten mutazio asko identifikatzea ahalbidetu da. Hortaz, lanaren helburua izan zen meduloblastoma pediatrikoaren pronostikoan edota terapian lagundu dezakeen gene eta mutazio somatikoen panel baten diseinua egitea. Horretarako, meduloblastoma pediatrikoan eragina duten geneei buruzko informazioa duen literaturaren berrikuspen sistematikoa egin zen. Bilaketarako Pubmed datubase bibliografikoa erabili zen, honako termino hauek erabiliz: (Medulloblastoma*) AND («mutation*» OR «genetic alteration*» OR «genetic variation*»). Berrikuspen bibliografikoaren ondoren, hasieran zeuden 588 artikuluetatik 62 artikulutan 197 gene identifikatu ziren. Horietatik, % 2 baino gehiagoko mutazio-maiztasuna zuten 21 gene aurkitu ziren, eta diagnosiaren momentuan balio pronostikoa edo meduloblastoma azpimoten ezaugarri ziren 5 gene (TP53, CTNNB1, PTCH1, SUFU eta KDM6A). Gene horiek analizatuz gero, profil molekularrean oinarritutako tratamendu indibidualizatuak doitu litezke.
    Type of Medium: Online Resource
    ISSN: 2444-3255 , 0214-9001
    Language: Unknown
    Publisher: UPV/EHU Press
    Publication Date: 2021
    Location Call Number Limitation Availability
    BibTip Others were also interested in ...
Close ⊗
This website uses cookies and the analysis tool Matomo. More information can be found here...